2016(e)ko urria 14, ostirala

MOOC, MODULO 1: Nuevos desarrollos en tecnología y aprendizaje

Arratsalde on guztioi:

Gaur MOOC-aren lehenengo modulua bete izan dut. Lehenengo modulo honetan, hezkuntza teknologiaren eremua osatzen dituzten kontzepturik garrantzitsuenak ikusi dira, Web 2.0 abiapuntutzat hartuz. Web honen garapena eta zalantzak aurkeztu dira eta aldi berean, E-learning-iri buruz hitz egin du. 
Horrez gain, Pedagogia arloari garrantzia eman zaio eta honekin batera, Bloom Taxonomia eta Pedagogia Gurpila landu egin da.

Azken honetatik abiatuz, eskolan aurrera eramateko jarduera berritzaileak prestatu behar izan ditugu.

Nire proposamenari dagokionez, umeen idazketa eta irakurketa arazoetatik abiatu naiz eta eguneroko edota gelako egunkari digitala eraikitzea planteatu dut. Horretarako, helburu, ekintza, baliabidea eta aplikazio ezberdinak adierazi ditut.

Jarraian txertatzen dizuet egindako lana ikus dezazuen eta badakizue, nahi izatekotan eskuratu dezazuen. Espero dut zuen gustukoa izatea!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina