2016(e)ko urriaren 25(a), asteartea

MOOC, MODULO 4: Diseños de entornos virtuales de aprendizaje

Arratsalde on guztioi:


Gaur azken aurreko MOOC-aren modulua ekartzen dizuet. Modulu honen gaia, formakuntza birtuala eraikitzean egin beharreko diseinua da. Horretarako, moduluan zehar, ikasteko ingurune birtual bat eraikitzean irakasleek kontuan hartu behar duguna adierazi digu. Bideo ezberdinez azalpenak agertu dira, betiko moduan eta moduluaren ariketa gauzatzeko, galdetegi bat bete behar izan dugu. Hori dela eta, berriz ere ezin izango dut zuekin partekatu.; 3. moduluarekin gertatu zena errepikatzen baita. Plataforma berean bete behar izan dugu galdetegia eta ez dago modurik hemen txertatzeko. 
Hala ere, azalpen testu guztiak hementxe adieraziko dizkizuet nahi izatekotan ikus dezazuen. Gaia oso interesgarria da eta nik behintzat ikustea aholkatzen dizuet.

Planifikazioaren alderdi ezberdinak:



Ezagutzak euskarri digitaleetan jasota:



Diseinuaren alderdi didaktikoak eta teknologikoak:



2016(e)ko urriaren 19(a), asteazkena

Gaitasun Digitalerako Europar Markoa

Arratsalde on danoi:

Gaurko sarreran, irakasleak datorren asterako begiratu behar ditugu testuak eta bideoak txertatuko dizkizuet. Gaitasun digitala Europan mailan duen garapenaren inguruan hitz egiten dituzten dokumentuak dira. Honek, gaiarekin lehenengo hurbilketa egitea eragingo digu eta gaia poliki-poliki aztertzen joateko aukera izango dugu.

Bi dokumentu (ingelesez daudenak) eta bi bideotxo dira. Espero dut zuen gustukoak izatea! 

- Testuak:




- Yves Punie zientifikoak aurkeztutako bideoa: 




- Anusca Ferrarik aurkeztutako bideoa: (aurreko sarreran hitz egin dugun Europa mailan Gaitasun Digitalaren arduraduna)





Ondo izan eta beste batera arte!

2016(e)ko urriaren 18(a), asteartea

MOOC, MODULO 3: Una mirada desde el que aprende en la red


Egun on guztiei:

Gaur, MOOC-aren beste zatitxo bat ekartzen dizuet; 3. Modulua, hain zuzen ere.

Modulo honetan pertsonek nola ikasten dugun aztertuko dugu. Horretarako nola, zerekin eta norekin ikasten dugun ikusiko dugu, hau da Ikasteko Ingurune Pertsonalak edo PLE kontzeptuaren gainean aritu da. Ikusi ahal duzuenez, gaurko sarrera  aurreko sarrerarekin lotura du, PLE metodologiaz hitz egiten dutelako. 

3. modulu honetan bete behar izan dugun ariketa, galdetegi bat izan da, beraz zuekin ezin dut partekatu, plataforma beran osatu behar izan dudalako. Hala ere, kontatuko dizuet pixkatxo bat nolakoa izan den eta ondoren, galdetegia egiteko ikusi behar izan ditudan bideoak txertatuko ditut. 

Galdetegia 10 galdera izan ditu eta nahiko itxiak izan dira, bai galderak zein erantzunak. Galderen %70a atera behar zen modulua gainditzeko eta plataformak 2 aukera eskaini ditu, badaezpada.

Bideoei dagokionez, 5 bideo dira eta primeran azaltzen dute PLE kontzeptua. Txertatzea erabaki dut, aurreko sarrerako informazioa osatzeko baliagarriak izan ahal direlako eta aldi berean, zuen interesekoak ere bihurtu ahal direlako. 


BIDEOAK:

PLE-ren jatorria


PLE-ren deskribapena


PLE-ren abantailak eta desabantailak:




PLE eraikitzeko tresnak:

Irakasleen eta ikasleen rolak:



PLE, IKANOS ETA DIGCOMP

Arratsalde on danoi:

Gaurko sarreran gelan landutako zenbait terminoren inguruan hitz egingo dizuet. 
Alde batetik, PLE metodologia edo ikaskuntza-irakaskuntza prozesuari buruz hitz egiten egon gara eta zuekin partekatu nahi ditut ikusitako bi bideo. Oso interesgarria dira, PLE zer den primeran azaltzen dutelako. Bata bestea baino luzeagoa da. Luzeagoa den horretan, aditu batek Jordi Abell-ek, hain zuzen ere, PLE-ren inguruan, bere ikuspuntuak adierazten dituelako. 

Espero dut zuen gustukoak izatea eta haiekin asko ikastea!




Horrez gain, gaitasun digitala eta honen garapenaren garrantzia komentatzen egiten egon gara. Proiektu ezberdinak ikusi ditugu, gaitasun honen garapenean lagungarriak izan ahal direnak. Adibidez: IKANOS. Proiektu honek, diagnotiko bat egiteko aukera ematen du, galdetegi batzuen bitartez, ikus dezagun mundu digitalean zein egoeran aurkitzen garen.
Jarraian uzten dizuet proiektu honen aurkezpena egiteko eraiki den bideoa. Niri pertsonalki asko gustatu zait. Oso bitxia dela uste dut.




Ikanos proiektuari buruz hitz egitean, DIGCOMP atera da, hau da, Digital Competence eta Anusca Ferrarik izena atera da gure elkarrizketan. Emakume honek, Europan mailan eskoletako gaitasun digitalaren ardura da. Ingelesez, Digital Skills Project Manager for European Schoolnet esaten dena.

Jarraian Anuscari egindako elkarrizketa bat txertatzen dizuet. Bertan, DIGCOMP zertan datzan modu oso zehatz batean azaltzen du.





Gaurkoz hori da guztia, espero dut baliagarria izatea adierazitako informazio guztia. Ondo izan eta hurrengo egunera arte!

2016(e)ko urriaren 16(a), igandea

MOOC; MODULO 2: Una mirada desde el punto de vista del docente


Kaixo danoi:

Hemen nago gaurko egunean, zuekin konpartitzeko MOOC-eko 2. moduluko ariketa. Jarduera honetan, MOOC kurtsoak zer diren definitu ditugu eta honekin batera, MOOC kurtso ezberdinak topatu behar izan ditugu zenbait plataformaz baliatuz; esate baterako, Edx, Coursera, MiradaX...



Jarraian txertatzen dizuet egindako lana. Espero dut lanaren bitartez, ulertu ezazuen MOOC mota ezberdinak eta aldi berean, aukeratutako kurtsoak interesgarria iruditzea.

2016(e)ko urriaren 7(a), ostirala

CINTE 16 KONGRESUA

Egun on guztioi:

Aste honetan, CINTE16-ko kongresua izan dugu. Euskal Herriko Unibertsitateak Campus birtualaren bidez antolatutako kongresua, hain zuzen ere. Kongresu internazionala da eta  Teknologia berritzaileek Hezkuntza arloan duten eraginari buruz hitz egiten du. Hiru egunetan zehar aurrera eraman da: Urriaren 4tik 6ra. Guk, Unibertsitateko ikasle moduan joan gara, 4. mailako Berrikuntza minorra ikasten dauden ikasle moduan. Hala ere, gai honen inguruan interesa duen edonork joateko aukera izan du.




Kongresuko hitzaldi guztiak oso interesgarriak izan dira. Bertan, ikertzaile ezberdinek eta beste lekuetako irakasleek parte hartu dute haien esperientziak eta egindako ikerketak azalduz. Komentatu dituzten hainbat gauza ezagunak izan dira guretzat. Hala ere, beste zenbait gauza edota komentario nire arreta deitu dute. Esate baterako, Xabier Basogain, Bilboko Unibertsitateko Ingenieritza Eskolako irakasleak, egindako hitzaldia eta azaldu zuen Scratch programa. Errealitatearen inguruko ikuspuntu oso bitxiak adierazi ditu eta zenbait gauzen aurrean begiak zabaltzea eragin du.

Beste momenturen batean honelako kongresuren bat egotekotan, joatea animatzen zaituztet! Oso baliagarriak dira, gehien bat etorkizuneko irakasleentzat. Hezkuntzaren eta Teknologiaren inguruko beste ikuspegiak ezagutzeko aukera ematen du eta interesgarria da entzutea eta horretaz hausnartzea. Beraz, beste hurrengo batean animatu zaitezte!

Gaurko sarrerarekin bukatzeko, hurrengo bideotxoak uzten dizkizuet, bai gazteleraz zein euskaraz, CINTE16 Kongresua aurkezten ditzutenak:





 

2016(e)ko urriaren 4(a), asteartea

MOOC KURTSOAREN HASIERA

Egun on guztioi:


Gaur, Urriaren 4a, Irakaskuntza Digitalerako Egoera Pedagogiko Berriak irakasgaian aurrera eramango dugun MOOC kurtsoa hasten da.  Nuevos escenarios de aprendizaje digital (2.edición) du izena . Bertan, Hezkuntza eta Teknologia arloak bateratzen dituzten jarduerak eta test-ak bete beharko ditugu. 

Online kurtsoa da, hau da, Sarean dagoen kurtsoa; hain zuzen ere, MiriadaX plataforman. Kurtsoa bost asteko iraupena du, 5 modulutan banatuta dago eta 25 ordu eskaintzen ditu. Plataforman adierazten diren moduluetan, jarduerak betetzeko beharrezko den guztia txertatuta dago: azalpen bideoak, teoria, baliabide bibliografikoak, etab. 

Blogean kurtso online honetan egiten ditudan jarduerak igotzea erabaki dut, zuek  modulo bakoitzak zeren inguruan doan ezagutu dezauen eta aldi berean, eginbeharrekoak ikus dezazuen eta nahi izatekotan, eskuratzeko aukera ere izan dezazuen.

*Hitz egiten ditudan gaieien inguruan txertatzen dizkizuedan linkak, gaien inguruan informazio gehiago izan dezazuen, gaztelaniaz izan behar dira, oso zaila delako euskaraz mota honetako informazioa lortzea. Hori dela eta, aurtengo sarreran adierazi nizuen batzuetan horrelako egoerekin topatuko ginela. Hala ere, zuentzat informazio gehiagarri hura baliogarria izatea espero dut. Barkatu eragozpenak!

2016(e)ko urriaren 3(a), astelehena

AURKEZPENA (4.maila)

ONGI ETORRI BERRIRO!


Hemen nago beste urte bat Teknologia alorrean gauza gehiago ikasteko asmoarekin. Aurten beste izen batekin aurkitzen didazue: Innovation Learning. Aldaketa honen arrazoi nagusia, Blogari izaera formalagoa ematea da eta horretarako, izena berriztea erabaki dut. Honekin batera, Blogaren diseinua poliki-poliki aldatzen joango naizela nabarituko duzue. Espero dut zuen gustukoa izatea!

Aurreko guztia azaldu ostean, berez aurten nire blogean aurkituko duzuena aurkeztu nahi dizuet. Hasteko, arlo digitalaren inguruan aztertzen eta topatzen dudan guztia zuekin partekatuko dut. Honekin batera, gelan lantzen ditugun gai, bideo zein dokumentu interesgarrienak igoko ditut, ikusi eta nahi izatekotan, eskuratu ditzazuen.


Horrez gain komentatu beharra dago, sarreretan txertatuko dudan informazioa, batzuetan euskaraz eta beste batzuetan gazteleraz aurkituko duzuela. Hala ere, nahiz eta horrela izan, espero dut arazo handirik ez suposatzea. 
Bukatzeko adierazi nahiko nuke, gogo handiekin hartzen dudala berriro Bloga eta espero dudala bai zuentzat zein niretzat baliagarria izatea arlo digitalaren inguruane ezagutza berriak eskuratzeko. Aldi berean, denok denongatik ikastea espero dut.

Besterik gabe... 

ONGI ETORRI INNOVATION LEARNING-ERA!

TEKNOLOGIAZ GOZATZEN HASTEKO MOMENTUA HELDU DA.