2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

Redes 87

Hemen uzten dizuet, Arte klaseko irakasleak gomendatutako bideo oso interesgarria.
Oso egokia iruditzen zait hezkuntza arloaz hausnartzeko eta ikuspegi ezberdinak ezagutzeko.

ANIMATZEN ZAITUZTET IKUSTERA!




2014(e)ko urriaren 24(a), ostirala

2014ko Urriaren 24ko klase praktikoa

Gaur berriz ere, blogarekin aritzeko denbora izan dugu. Trasteatzen egon gara honen antolaketa erabakitzeko . Horretaz aparte, irakasleak azalpen txiki batzuk eman ditu eta beste urteko jendearen blogak eta bera gustuko dituenak erakutsi dizkigu eredu ezberdinak edukitzeko eta bertatik ideiak hartzeko.



Egia esanda, oraindik oso galduta nago ez dakidalako osotasunean zein den lan honen helburua. Gainera, ez dut ondo ulertzen nola funtzionatzen duen eta horrek asko arduratzen nau.

Izan ere, ikaskideen eta irakaslearen laguntza dudanez, beste egunetan esan dudan moduan, Bloga aurrera ateratzea espero dut.

Lehenengo irakurgaia eta emangarria; IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Sintesia

Gaur egungo gizartea oso zaila da definitzea, hainbat ezaugarri inguratzen duelako eta aldaketa asko egon direlako. Momentuko gizartea oso materialista da, informazio eta ezagutzaz betea, baina, aldi berean, globalizatua eta komunikazioaren gizartea da.
Horrez gain, mundu digitalean murgilduta dagoen gizartea da eta horrek ezagutza teknologikoa garatzea bereganatzen laguntzen du, gehien bat haurrei. Izan ere, eskolan ezagutza mota hau bultzatzea zaila izan da, baina poliki-poliki teknologia onartzen hasi dira eta hezkuntza arloan aurrera eramateko proiektu ezberdinak erabiltzen dituzte. Horrekin batera, teknologia berriek eskiantzen dituzten proiektu edo aplikazioak ikasleen lan tresna eta motibatzeko era bihurtzen ari dira, mapa kontzeptualei esker, bideo jokoei esker, mapa-gune sozialei esker eta Blogei esker esate baterako. Beraz, orokorrean, IKT kontzeptuak inguratzen duen guztia gaur egungo hezkuntza berritzeko eta hobetzeko balio du.

Bost hitz gako:

- Hizkuntza.
- IKT.
- Telnologia.
- Komunikazioa.
- Gizartea.




 


Bi galderen proposamena:

1) Teknologia berrien erabilera eragin handia izaten dute umeengan, beraz, proiektu edo ikastaroak prestatzea egokia izango litzateko?Noiz? Non? Zer azalduz?

2) Urte batzuk barru teknologia hezkuntza arloari laguntza eskaintzen jarraituko du edo guztiz kontrakoa gertatu daiteke?

2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

2014ko Urriaren 17ko klase praktikoa

Urriaren 17 an, ostirala, IKT irakasgaiako bigarren klase praktikoa izan zen eta aurreko egunean bururatutako zalantzak eta iritziekin jarraitu genuen. Horrekin bukatu ahala, gure Blog-a egiten hasi ginen; izena asmatzen, diseinatzen, idazten...

Egia esanda, zailtasunak topatu nituen orokorrean, baina klasekideen laguntzaz eta ikaslearen laguntzaz poliki-poliki martxan jarri nuen Blog-a. Asko gustatu zitzaidan klasea, askatasuna izan genuelako sortzeko, apaintzeko eta antolatzeko orduan. Momentuz, galduta jarraitzen dut, baina espero dut trukoa azkar hartzea eta Blog on bat eraikitzea.

2014ko Urriaren 16ko klase praktikoa

Urriaren 16an, osteguna, IKT irakasgaiako lehenengo praktika klasea izan genuen. Irakasleak denbora eman zigun pasadan urtean egin zituzten Blog-ak ikusteko eta trasteatzeko, ondoren sortzen ziren zalantzak eta iritziak guztion artean komentatzeko eta argitzeko.
Irakasleak modu orokor batean gure lana zein izango den azaldu zuen, baina ez zituen pista asko eman; komenatatu zuen moduan, ia ez dira irizpiderik ezta gidoirik lana betetzeko. Beraz, askatasun asko izango dugu eta egiten dugunaren arabera ebaluatuak izango gara.

Ni izandako sentsazioa ez zein oso ona izan, galduta sentitu nintzelako. Izan ere,  ideia interesgarria iruditu zitzaidan nahiz eta, ni oso trebea ez izan teknologiarekin. Horrez gain, irizpideak edo gidoi bat ez izatea lana betetzeko beldurtzen nau, ohituta nagoelako lanak pausuz-pausuz antolatuta izatea, baina prest nago metodologoa berri hau aurrera eramateko.

2014(e)ko urriaren 17(a), ostirala

2014ko Urriaren 17ko klase teorikoa

Gaur IKT ikasgaiaren lehenengo saioa izan da. 

Lehendabizi, irakasleak bere deskribapena egin du. Ostean, irakasgaiari buruzko aurkezpenarekin hasi da. Alde batetik, zein ariketak egingo diren, zein metodologia eta antolakuntza erabiliko duen eta ebaluatzeko era azaldu du. Beste aldetik, berak duen blog pertsonala erakutsi digu, irakasgaia aurrera eramateko baliabide bat izango delako. Azkenean, klase osoari ariketa bat planteatu digu: begiak ixtea eta IKT kontzeptuak bakoitzari adierazten digunaz pentsatzea; ondoren, burura etorri zaizkigun ideak paper batean apuntatu ditugu.

Lehenengo saioaz izan dudan sentsazioa arraroa da, gustatu zaidalako, baina aldi berean beldurtuta nago ez dakidalako kapaza izango naizen bete behar ditugun lanak eta proiektuak ondo egiten. Izan ere, motibatuta nago eta espero dut irakasgaia arazorik gabe eramatea.