Urriaren 17 an, ostirala, IKT irakasgaiako bigarren klase praktikoa izan zen eta aurreko egunean bururatutako zalantzak eta iritziekin jarraitu genuen. Horrekin bukatu ahala, gure Blog-a egiten hasi ginen; izena asmatzen, diseinatzen, idazten...
Egia esanda, zailtasunak topatu nituen orokorrean, baina klasekideen laguntzaz eta ikaslearen laguntzaz poliki-poliki martxan jarri nuen Blog-a. Asko gustatu zitzaidan klasea, askatasuna izan genuelako sortzeko, apaintzeko eta antolatzeko orduan. Momentuz, galduta jarraitzen dut, baina espero dut trukoa azkar hartzea eta Blog on bat eraikitzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina