Egun on danoi,
Gaurko sarrerarako ezagutu dugun Proiektu bat ekartzen dizuet, RAYODIUN Proiektua, hain zuzen ere. Sevillako Unibertsiteak martxan jarri duen proiektua da, Grupo Teknologia Educativa web gunearen bitartez.
Aste honetako lana, proiektu honen bidez sortutako dokumentu bat irakurtzea izango da, zeinetan, Errealitatea Handiagotua erabili izan den. Bertan azaltzen diren termino zein kontzeptu guztiak ulertu behar izango ditugu. Gaia argi gelditu zaigula frogatzeko, datorren asteazkenean, azaroak 23an, galdetegi bat egingo dugu. Honi esker, irakasleak ikusiko du zelako eragina duen gaiak horrela lantzeak. Honi lotuta esateko dago, dokumentua aurkeztu baino lehen, beste galdetegi bat bete behar izan dugula, gure hasierako ezagutzak islatzeko. Horrela, hasierako eta amaierako galdetegiak konparatzeko aukera izango du eta hortik, emaitzak aterako ditu.
Hurrengo linkean txertatzen dizuet irakurri behar dugun dokumentua, nahi izatekotan eskura izan dezazuen:
Ondo izan eta hurrengora arte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina