2016(e)ko abenduaren 3(a), larunbata

INFOGRAFIAK

Egun on guztioi!

Gaurko sarreratxoan gelan ikusitakoaz hitz egingo dizuet. Gaurko gaia Infografiak izan dira. Aurreko sarreretan komentatutako Errealitate Areagotuarekin zerikusia duen gaia izan da. 

Dakizuenez Errealitate Areagotua aukera anitzak eskaintzen ditu eta horien artean, Infografiak daude. Honen inguruan, 3 gauzatxo ikusi ditugu. Alde batetik, Infografiak egiteko aplikazio edo erramientak. Beste aldetik, Infografiak egiteko online sistemak nola funtzionatzen dute bertan, Infografiak egin ahal izateko. Azkenik, Infografietako diseinu grafikoa egiteko gida txiki bat aztertu dugu.

Erramientak aztertzerakoan, Gorka Palacios irakasleak proposatutakoetan oinarrituko gara. Horien artean hurrengoak daude: Balsamiq , Easel.ly , Infogr.amPiktochart...

Aipatutakoetatik programarik hoberena Piktochart dela adierazi daiteke.

Honekin lotuta, EducaciĆ³n 3.0 aldizkariak beste erramienta batzuk aurkezten ditu Infografiak sortu ahal izateko. Horien artean, Gorka Palaciosek adierazitako bi errepikatzen dira: Easel.ly eta Piktochart.

Infografiak nola egin daitezkeen azaltzen duen bideotxo bat txertatuko dizuet, aurrean aipatutako Gorka Palaciosek erakusten diguna. Oso baliogarria eta ulergarria da. Beraz, ikusi eta ulertu ondoren, suposatu dezakegu gai izan gaitezkeela Infografia bat sortzeko. (espero dut aplikazioaren hizkuntza (inglesa) arazorik ez eragitea)


Horrez gain, aipatu nahi dizuet interesgarria izan daitekeen blog bat txertatuko dizuet. Blog honek, TIC gaia lantzen duen txoko bat dela adierazi daiteke: En la nube TIC . Begirada bat ematea egokia izan daitekeela uste dut. Bertan, informazio gehiagarri asko adierazita dago eta gaia interesatzen bazaizue edota honen inguruan datu gehiago nahi badituzue, txoko horretan topatuko duzue.

Bukatzeko, Infografia sortzeko egin den euskarazko gida txikia jarraian txertatuko dizuet. Honi esker, eman behar diren pausu guztiak erraztasunez ulertzeko aukera izango duzue.


Disfrutatu, gauzak frogatu eta nahi izatekotan kontaidazue! 

Hurrengo sarrerara arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina