2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

AZKEN SARRERA

Gezurra dirudi baina... azken sarrera egiteko eguna heldu da! 

Egia esanda, ez dakit nondik hasi, ezta zer esan... Hala ere, pixka bat gainetik laburtuko dizuet lauhilabete honetan ikasi dudana, sentitu dudana, lortu dudana eta hemendik aurrera egingo dudana.

Blogaren lehenengo egunetan dakizuenez hemen txertatu nuelako (1go eguna2. eguna3. eguna...) oso galduta nengoen, ia ez nekien ezta idazten nuenaren letraren kolorea aldatzen. Ikusi daitekeen moduan soilik testua dago eta agian argazkiren bat, laguntzarekin jarri nuena.

Hasieran izan nituen sentsazioak guztiz desatseginak izan ziren; benetan, ez nuela nire burua gai ikusten lan hau aurrera ateratzeko. Gainera, hainbat zailtasun topatzen nituen teknologia arloan momentuan gainditu ezinak.

Trasteatzen orduak eta orduak eman ditut, bai etxean zein klasean eta bat-batean egun batean ez dakit zehazki nola, baina proiektuari "trukoa" aurkitu niola esan dezaket. Horrek, nire pentsatzeko erak guztiz aldatu zituen, egun horretan, lehenengo bideoa igo nuen (Redes 87 bideoa) eta ez zarete imajinatzen zein harro sentitu nintzen. 
Egia da, oso denbora gutxi pasa zela lehenengo klaseetatik bideo igo nuen egunera arte, baina niri eternitate bat iruditu zitzaidan. Badakizue zergatik? ikusten nuelako nire ikaskideek asko zekitela eta nik 0-tik hasten nintzela. Izan ere, denborarekin eta talde lanen bitartez, kontura naiz askok nire egoera bizi izan dutela.

Hortik aurrera, klase teorikoen eta praktikoen egunerokoak egiteaz aparte, bitxikeriak sartzea ere bururatu zitzaidan eta halaxe egin nuen. Hemen txertatzen dizuet jarri nituen lehenengoa biak; Redes 87 eta Logocentrismoarekin zerikusia duen bideoa. Bestalde, egunero sarrerak egiteko gogoak sartu zitzaizkidan eta ahal nuen bakoitzean zuei hitz egiten nizuen zerbait kontatzeko edo soilik zelan zaudeten galdetzeko. 

Ez dakit nabaritu duzuen edo ez baina lehenengo momentutik nekien guztia eta erakusten zidaten guztia islatzen saiatzen naiz. Ez dut ezeztatuko asko ez dela nekiena eta dakidana baina, niretzat ikusita non nengoen hasieran eta orain, asko dela uste dut. 

Horrez gain aipatu nahi dut, oso pozik nagoela baliabide teknologiko ezberdinak erabiltzen ikasi dudalako, hala nola, hurrengo hiru sarrereretan aurkitu daitezkenak; 12 eta 3.

Orokorrean, eraiki dudan bloga agian sinplea dela pentsatu dezakezue, baina nik oso gustura sentitzen naiz egin dudan lanarekin eta lortu dudan emaitzarekin. Benetan esaten dut, pila bat ikasi dudala, bai taldeko lanetan  zein bakarkako lanetan Gainera, irakasleak eta klasekideak beti egon dira laguntzeko eta aholkatzeko prest, eta horrek izugarrizko garrantzia duela uste dut. 

Bukatzeko adieraztea, jarritako helburu pertsonalak LORTU DITUDALA, niretzako oztopo zen lana GAINDITU DUDALA erabilitako metodologiari esker eta orain bai, NIRE BURUA KAPAZA IKUSTEN DUT TEKNOLOGIA MUNDUAN ARRITZEKO. Beraz, TRASTEATZEN JARRAITUKO DUT GAUZA BERRIAK IKASTEN JARRAITZEKO.

Lana borobiltzeko, idatzitako zenbait sarrera txertatuko ditut, non gehien gustatu zaizkidan bideoak eta gehien "markatu" dizkidatenak ikusiko diren.







Guzti honekin, esperientzia polit bati amaiera ematen zaio. Agur danoi eta ESKERRIK ASKO! 
Beste batera arte...


Moraleja:


2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna

2014ko abenduaren 18ko klase praktikoa

Klase honetan, aurkezpenak bukatu ditugu. Gelditzen zen dokumentatzaile taldea aurkeztu dute Sites-ean erabili dituzten baliabideak eta materialak eta ariketak praktikoak proposatu dizkigute haien paperean sartzeko.

Pertsonalki, aurreko sarreran aipatu dudan moduan, haien lana egin dudanez, ariketa praktikoak egiten nekien eta azaldu dituzten programak ezagutu eta gutxi gora behera erabiltzen ere badakit. Izan ere, orokorrean ondo egin duet aurkezpena, hurbiltasuna adierazi dutelako eta laguntzeko prest egon direlako.

Programak (beste sarreretan aipatu ez ditudanak): 

You TubeGlogsterMindomo eta Slideshare

Horrez gain aipatzea, Scoop.it bat eraiki dugula gure Dokumentatzaileen prozesua txertatzeko. Orrialde honetan, bideo interesgarriak aurkitu dituzue, prozesuan zehar landutakoak hain zuzen ere. 
Hemen adierazten dizuet nahi izatekotan ikus ezazuen; http://www.scoop.it/t/dokumentatzea


Ondoren, irakaslearekin gimnasioara jeitsi gara bideo bat ikusteko, baina ez zuen funtzionatzen; beraz, beste ariketa bat proposatu digu. Ariketa horretan, talde bakoitzak autoebaluazioa eta koeabaluazioa egin behar izan dugu. Ostean, klaseari amaiera emateko irakasleak komentatu digu zer pentsatzen du gure klaseaz, izan dugun jarreraz eta lortu dugunaz.


2014ko abenduaren 18ko klase teorikoa

Berriz Osteguna da lagunok, baina esan dezakegu azken osteguna dela bihar Gabonetako oporrak hasten direlako.
Gaurko klasean aurkezpenekin jarraitu dugu. Baliabide teknologiko ezberdinak erabili dituzte, hala nola, Google Sites eta Prezi  eta horrek hasierako aurkezpenetan ez zen ikusten.

Esan behar dut, oso identifikatuta sentitu naizela Dokumentatzaileen aurkezpenarekin haien papera bizi izan dudala eta badakidalako daraman lana.

Sarrerarekin bukatzeko argazki hau usten dizuet talde lana, koordinazioa eta komunikazioa errepresentatzen duena.



Aurkezpenekin bukatu ostean, irakasleak PPT bat prestatu digu eta azalpen batzuk eman ditu hezkuntza eta IKT arloei buruz. Horretarako, bi bideo ezberdinak jarri dizkigu. Baten gaia, diziplina izan da eta bestearena aurreko bi kontzeptuak komentatu ditu. 
Egia esanda, orokorrean ez diogu kasu handirik egin. Klasea pixka bat aspergarria izan da eta gainera, denok deskonektatzeko gogoekin gaudelako.

2014(e)ko abenduaren 14(a), igandea

Iragarki polita

Kaixo lagunok!!!!!!!!!!! Zelan doa asteburua?

Badakizuenez gabonak heltzear daude eta Olentzerori eskutitza egin behar zaiola.

You Tuben trasteatzen egon naiz eta IKEAk egindako iragakia ikusi dut. 10 familiei esperimentu bat egiten zaie eta lortzen diren emaitzak oso politak dira. Zuekin partekatzea bururatu zait nahi duenak ikusteko.



2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

Emozioz betetako bideoa "LUZ NAS VIELAS"




ZELAN ZAUDETE?


Sarrera honetan emozioz beteta dagoen bideoa bat txertatzen dizuet. Niri asko gustatu zait eta ikusi daiteken hori oso polita, baliogarria zein lagungarria iruditzen zait.

Ez dizuet ezer gehiago esango, ez dizuet daturik emango, ezta  bideoa azalduko, nahiago dut zuek ikustea eta baloratzea. 

BENETAN GUSTATUKO ZAIZUE!




Horrez gain, bideoa agertzen den web gunea hemen uzten dizuet, gehiago jakin nahi baduzue edo interesatzen bazaizue irakurri dezazuen; http://www.boamistura.com/luz_nas_vielas.html

2014ko abenduaren 12ko klase praktikoa

KAIXO GUZTIOI!!!!!

Gaur ostirala da, beraz asteko IKT-ko azken klase praktikoa izan dugu. 

Nire taldea eta nik aurkezpena eduki dugu, non ariketa praktiko bat proposatu diegun gure klasekideei.
Ariketaren helburua, dokumentatzaileen paperean sartzea zen eta hausnartzea, ea kapazak ikusten zuten haien burua 0-tik hasita lan hau arazo edo zailtasunik gabe aurrera ateratzeko.

  Lana aurkezteko erabilitako PPT-a:
  

Orokorrean, ez da giro oso egokia egon klasean aurkeztu dugunean eta denbora eman diegunean jarduera betetzeko. Izan ere, bidalitako ariketa egiten saiatu direnak jarrera bikaina izan dute.

Horrez gain, aipatu nahi dut klase hasieran eztabaida bat izan dugula irakaslearekin, berak bidali digun lan baten ondorioz. Egia esanda, ez gara akordio batera heldu beraz, aurkezpenei hasiera eman diegu.

Honekin bukatzen dut aste honetako egunerokoa.

ONDO PASA ASTEBURUA!!!!!!!!!!!!!!


2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

2014ko abenduaren 11ko klase praktikoa

Kaixo lagunok:

Gaurko klase praktikora ezin izan naiz joan arazo bat izan dudalako. Hala ere, irakasleari abisatu diot bera jakin dezan. 

Sarrera hau ez dut asko luzatuko, bakarrik komentatzea aurkezpenak egon direla; non talde batzuk haien Teknografiak aurkeztu dituzten eta esan didatenagatik oso politak izan dira, emoziok eta esperientziaz beteak.

Gaurkoz amaitzeko Ken 7ko Zenbat min abestia uzten dizuet nahi izatekotan entzuteko eta musikaz gozatuz pentsamendu negatibo guztiak aldentzeko.




2014ko abenduaren 11ko klase teorikoa

Bazenekitenez, gaurko klasean aurkezpena izan dugu, eta esan beharra dago nahiko ondo egin dugula.

Klasekideei azaldu diegu gure Sites-aren antolaketa eta bertan aurkitu ditzaketen hausnarketak, baliabide teknologikoak eta bai hezkuntza zein IKT-ari buruzko informazioa.

Horrez gain, hasieratik egindako prozesua komentatu diegu, jakiteko zenbat ordu sartu ditugun. Gainera, topatu ditugun zailtasunak ere aipatu diegu guk garrantzi handia eman diegulako ibilbidean zehar fustrazioak ekarri dizkigutelako,. Izan ere, zailtasun edo gatazka horiek ganditzerakoan oso ondo sentitu gara eta taldeko giroan lagundu dute. Honekin esan nahi dudana da, izandako zailtasunak talde lana eta taldekideekiko harremana indartzen lagundu dutela.

Hemen uzten dizuet prestatutako PPT-a lana azaltzeko:




Bukatzeko, ondorio orokor bat adierazi dugu, esanez hasieran agobiatutak ibili ginela egokitutako lanagatik,  baina momentu honetan, oso pozik eta harro gaudela egindakoarekin eta ikasi dugun guztiarekin.

Soilik adieraztea... LORTU DUGULA!!!!!!!!!!!!!!



Eta... LORTU DUDALA!!!!!!!!!!







2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

Bihar aurkezpena

EGUN ON LAGUNOK:

Oso gutxi geratzen da oporretarako, baina orainik klaseko hainbat gauza ditut prestatzeko eta aurkezteko; esate baterako, biharko IKT aurkezpena.
Gaurko eguna horretan emango dut, dena ondo finkatzen modu egokian atera dadin eta klasekideen interesa pizteko.

EGUN POLITA PASA!!!!!!! ETA INDARRA GELDITZEN DIREN EGUNETARAKO.




2014(e)ko abenduaren 3(a), asteazkena

EUSKARAREN EGUNA

GAUR, ABENDUAREN 3a EUSKARAREN EGUNA DAAAA!!!!!!!!

Hemen uzten dizuet egun honen zergatia, eta ANIMATZEN ZAITUZTEN EGUNERO EUSKARAZ HITZ EGITERA GALDU BEHAR EZ DEN HIZKUNTZA DELAKO!


"Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Frantzisko Xabierkoaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz.
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten"  (http://eu.wikipedia.org/wiki/Euskararen_Nazioarteko_Eguna)


E  U S K A R A Z   B I Z I 



2014(e)ko abenduaren 1(a), astelehena

IESA gaixotasunaren kontrako eguna


Gaur, Ekainaren 1a, IESA gaixotasunaren kontrako eguna da. 






Hemendik nire indarra bidali nahi diet gaixotasun hau jasaten dituzten guztiei. Esatea, haiekin gaudela, haiekin nagoela eta gogor eustea bizitzen ari diren egoera hau, horrela hobeto biziko direlako. Guztiok gure aldetik pixka bat jarriz gero, dena hobeto eramaten da!


Moduloko 2. astea

KAIXO LAGUNOOOOOOOOOOOOK! Berriz Astelehena! 

Aste dugu eta gaur grabatzea tokatzen zaigu. Ez du egun polita egiten, izan ere saiatuko gara hoberen antolatzen ondo geratu dadin.

Espero dut asteko lehenengo eguna gogoz hastea. Anima zaitezte! oso Gutxi geratzen dela oporretarako.


Hemen uzten dizuet musika pixka bat aurpegiak alaitzeko.