2014(e)ko urria 17, ostirala

2014ko Urriaren 17ko klase teorikoa

Gaur IKT ikasgaiaren lehenengo saioa izan da. 

Lehendabizi, irakasleak bere deskribapena egin du. Ostean, irakasgaiari buruzko aurkezpenarekin hasi da. Alde batetik, zein ariketak egingo diren, zein metodologia eta antolakuntza erabiliko duen eta ebaluatzeko era azaldu du. Beste aldetik, berak duen blog pertsonala erakutsi digu, irakasgaia aurrera eramateko baliabide bat izango delako. Azkenean, klase osoari ariketa bat planteatu digu: begiak ixtea eta IKT kontzeptuak bakoitzari adierazten digunaz pentsatzea; ondoren, burura etorri zaizkigun ideak paper batean apuntatu ditugu.

Lehenengo saioaz izan dudan sentsazioa arraroa da, gustatu zaidalako, baina aldi berean beldurtuta nago ez dakidalako kapaza izango naizen bete behar ditugun lanak eta proiektuak ondo egiten. Izan ere, motibatuta nago eta espero dut irakasgaia arazorik gabe eramatea.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina