2016(e)ko abenduaren 17(a), larunbata

FERIA DE APPS

Kaixo guztioi,

Gaur atzo EHU/UPV Unibertsitateko Bilboko Magisteritza Eskolan ozpatu genuen Apps Azoka ekartzen dizuet. Bertan, Lenguas e InnovaciĆ³n en la Escuela irakasgaian Apps-en inguruan egindako lana aurkeztu genuen. Hemen txertatzen dizuet Azokaren publizitatea egiteko erabili dugun kartela.




Talde bakoitzak Bilboko Ingeniarien Eskolako ingeniari batekin lan egin genuen. Guk diseinua eraiki genuen eta ingeniariak martxan jarri zuen. Horretarako, programatu behar izan zituen eskatu genion orrialde eta lotura guztiak.

Gure App-ari erreferentzia eginez, EUROCITY APP deitzen da. Bidaitzeko erabilgarria da, esate baterako, bideatzera trebatzera animatzen du. Horretarako, lau hiriburuen informazioa eskaintzen da, Erroma, Lisboa,  Londres eta Parisena, hain zuzen ere. Gainera, leku hauen eremu interesgarrienak eta nabarmenenak txertatuak daude eta aldi berean, aukera ematen du hara joatekotan, zure argazki propioak igotzeko eta zure iritzia adierazteko. Honekin batera, leku hauen inguruan lortu dituzun ezagutzak ebaluatu dezakezu ariketa ezberdinak eginez; gehien bat, hizkuntzarekin bat datozen jarduerak dira.
Horrez gain, App-aren balorazioa emateko aukera eskaintzen du eta besteekin iritziak partekatu daitezke.
Gure App aurkezteko hurrengo kartela osatu genuen:



Egia esanda, App orokorrean pentsatzen genuen baino hobeto gelditu da. 

Programazio aldetik, primerako lana egin izan du ingeniariak eta diseinu aldetik, nahiz eta guk hasieran proposatutako ideia guztiak txertatuak ez egon, bitxia gelditu dela adierazi dezaket.

Gaurko sarrerari amaiera emateko, hemen adierazten dizuet Twitterra, bertan taldekide guztiek sortutako App-ak aurkituko dituzue. 

Begirada bat botatzea aholakatzen dizuet, oso ideia interesgarriak sortzea lortu dugulako. Gainera, nahi izatekotan, eraikitako App-ak zuen mugikorretan jeisteko aukera izan duzue


Espero dut zuen gustukoak izatea eta hauen inguruan dituzuen iritziak komentatzea.

Eskerrik asko eta hurrengora arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina