Urriaren 23an, unibertsitateko ikasleek LOMCEren aukarko greba antolatu zuten berriz ere.
Klasean bozketa egin ondoren, greba egingo genuela atera zen eta horregatik, klasera ez nintzen etorri.
IKASTEKO ESKUBIDEA DUGU ETA EMAITZAK ONAK IZATEKO BIDEA EGOKIA IZAN BEHAR DA, BESTELA OSO ZAILA IZANGO DA HEZKUNTZAK ESKAINTZEN DITUEN GAITASUNAK BERE OSOTASUNEAN BETETZEA.
2014(e)ko azaroaren 1(a), larunbata
2014ko urriak 30ko klase teorikoa:
Gaurko klasean irakasleak bideo bat jarri digu, non, Madrileko unibertsitateko irakasle batek agertzen den, Maria Acaso, hezkuntzari buruz zer pentsatzen duen eta bere ustez egin beharreko aldaketan adierazten. Hemen jartzen dizuet guztiok nahi izatekotan ikus ezazuen.
Horrez gain, taldeetan jarri gara egin behar dugun lanaz hitz egiteko eta helburuak ondo finkatzeko. Egia esanda, momentuz nahiko galduta gaude. Dokumentzaileak gara, beraz, gure funtzioa beste taldeak behatzea da eta oraindik ez dakigu nola egingo dugun, nola antolatuko garen... ez dakigu nola aterako zaigun lana. Izan ere, bide ezberdinetatik abiatuz ondo egtiten saiatuko gara.
2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna
Redes 87
Hemen uzten dizuet, Arte klaseko irakasleak gomendatutako bideo oso interesgarria.
Oso egokia iruditzen zait hezkuntza arloaz hausnartzeko eta ikuspegi ezberdinak ezagutzeko.
ANIMATZEN ZAITUZTET IKUSTERA!
2014(e)ko urriaren 24(a), ostirala
2014ko Urriaren 24ko klase praktikoa
Gaur berriz ere, blogarekin aritzeko denbora izan dugu. Trasteatzen egon gara honen antolaketa erabakitzeko . Horretaz aparte, irakasleak azalpen txiki batzuk eman ditu eta beste urteko jendearen blogak eta bera gustuko dituenak erakutsi dizkigu eredu ezberdinak edukitzeko eta bertatik ideiak hartzeko.

Egia esanda, oraindik oso galduta nago ez dakidalako osotasunean zein den lan honen helburua. Gainera, ez dut ondo ulertzen nola funtzionatzen duen eta horrek asko arduratzen nau.
Izan ere, ikaskideen eta irakaslearen laguntza dudanez, beste egunetan esan dudan moduan, Bloga aurrera ateratzea espero dut.
Lehenengo irakurgaia eta emangarria; IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Sintesia
Gaur egungo gizartea oso zaila da definitzea, hainbat ezaugarri inguratzen duelako eta aldaketa asko egon direlako. Momentuko gizartea oso materialista da, informazio eta ezagutzaz betea, baina, aldi berean, globalizatua eta komunikazioaren gizartea da.
Horrez gain, mundu digitalean murgilduta dagoen gizartea da eta horrek ezagutza teknologikoa garatzea bereganatzen laguntzen du, gehien bat haurrei. Izan ere, eskolan ezagutza mota hau bultzatzea zaila izan da, baina poliki-poliki teknologia onartzen hasi dira eta hezkuntza arloan aurrera eramateko proiektu ezberdinak erabiltzen dituzte. Horrekin batera, teknologia berriek eskiantzen dituzten proiektu edo aplikazioak ikasleen lan tresna eta motibatzeko era bihurtzen ari dira, mapa kontzeptualei esker, bideo jokoei esker, mapa-gune sozialei esker eta Blogei esker esate baterako. Beraz, orokorrean, IKT kontzeptuak inguratzen duen guztia gaur egungo hezkuntza berritzeko eta hobetzeko balio du.
Bost hitz gako:
- Hizkuntza.
- IKT.
- Telnologia.
- Komunikazioa.
- Gizartea.
Bi galderen proposamena:
1) Teknologia berrien erabilera eragin handia izaten dute umeengan, beraz, proiektu edo ikastaroak prestatzea egokia izango litzateko?Noiz? Non? Zer azalduz?
2) Urte batzuk barru teknologia hezkuntza arloari laguntza eskaintzen jarraituko du edo guztiz kontrakoa gertatu daiteke?
2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena
2014ko Urriaren 17ko klase praktikoa
Urriaren 17 an, ostirala, IKT irakasgaiako bigarren klase praktikoa izan zen eta aurreko egunean bururatutako zalantzak eta iritziekin jarraitu genuen. Horrekin bukatu ahala, gure Blog-a egiten hasi ginen; izena asmatzen, diseinatzen, idazten...
Egia esanda, zailtasunak topatu nituen orokorrean, baina klasekideen laguntzaz eta ikaslearen laguntzaz poliki-poliki martxan jarri nuen Blog-a. Asko gustatu zitzaidan klasea, askatasuna izan genuelako sortzeko, apaintzeko eta antolatzeko orduan. Momentuz, galduta jarraitzen dut, baina espero dut trukoa azkar hartzea eta Blog on bat eraikitzea.
2014ko Urriaren 16ko klase praktikoa
Urriaren 16an, osteguna, IKT irakasgaiako lehenengo praktika klasea izan genuen. Irakasleak denbora eman zigun pasadan urtean egin zituzten Blog-ak ikusteko eta trasteatzeko, ondoren sortzen ziren zalantzak eta iritziak guztion artean komentatzeko eta argitzeko.
Irakasleak modu orokor batean gure lana zein izango den azaldu zuen, baina ez zituen pista asko eman; komenatatu zuen moduan, ia ez dira irizpiderik ezta gidoirik lana betetzeko. Beraz, askatasun asko izango dugu eta egiten dugunaren arabera ebaluatuak izango gara.
Ni izandako sentsazioa ez zein oso ona izan, galduta sentitu nintzelako. Izan ere, ideia interesgarria iruditu zitzaidan nahiz eta, ni oso trebea ez izan teknologiarekin. Horrez gain, irizpideak edo gidoi bat ez izatea lana betetzeko beldurtzen nau, ohituta nagoelako lanak pausuz-pausuz antolatuta izatea, baina prest nago metodologoa berri hau aurrera eramateko.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

