2016(e)ko azaroa 5, larunbata

EDUCACION 3.0 - Herramientas para crear Realidad Aumentada

Arratsalde on danoi:

Gaurko sarreran Realidad Aumentada-ri buruz hitz egingo dizuet. Ez dakit euskaraz zelako izena eman kontzeptu honi, ez dut topatzen egokia den bat. Zalantzatan nago bi izen hauekin: Errealitate birtuala edo Errealitate Areagotua. Azkenean, bigarren horrekin geldituko naizela uste dut. Hala ere, zuei beste izen bat buruatzen bazaizue edo egindako aukeraketarekin ados/ desados bazaudete komentatu dezakezue. Eskertuko nuke.

Beno...gaurko gaiaren ildora bueltatuz, aurreko sarreran adierazi nizuen moduan, egin beharreko ariketa Errealitate Areagotua sortzen duten 5 aplikazio deskribatzea zen eta horietatik, 2 aukeratu eta Errealitate Areagotua sortu; argazkiak eta bideoak erabiliz. Horretarako, Educacion 3.0 web guneaz baliatu nahiz. Bertan, "Herramientas para crear Realidad Aumentada" atalean sartu naiz eta horren bitartez, lanean hasi naiz.

Hasteko, Errealitate Areagotua sortzeko adierazten diren 5 aplikazioak aztertu ditut eta bakoitzetik datu nabarienak labur-labur azalduko ditut. 

5 aplikazioei dagokionez...



Windows ordenagailuetan erabiltzeko aplikazioa da. Honen erabilera, nahiko erraza eta sinplea da. 3D irudiekin jolasten du eta horretarako, beste aplikaziaz baliatzen da, adibidez: Trimble Sketchup, Blender edota Autodesk 3ds Max. Hala ere, Googlek eskaintzen duen Galeria 3D erabili daiteke. Irudiak izanda soilik aplikazioan sartu behar gara, aukeratu ditugun irudiak txertatu, aplikazioa bera behar dituen loturak egiten ditu eta azkenean, Errealitate Handiagotua sortzen da.


Aplikazio doina da. Bertan, erregistratu behar gara eta zuk sortu ahal dituzun lanaz aparte, besteek sortzen dutena ikusteko eta horren inguruan, lan egiteko aukera dugu. Sarearen bidez erabili daiteke, hau da, ez dugu zertan aplikazio berezirik jeitsi behar. Gainera, beste sare sozilekin partekatzeko aukera eskaintzen du; hain zuzen ere, Twitter, Facebook WhatsApp, Google...


Hiru dimentsioetako liburuak 
sortzeko balio duen aplikazioa da. Liburua behin sortuta, nahi dugun moduan manipulatzeko aukera dugu. 


Errealitate Areagotua sortzeko balio duen aplikazioa da. Bertan, edozein baliabide txertatu daiteke: irudiak, bideoak, musika, argazkiak, aurkezpenak... aukera handiko aplikazioa da.



Aplikazio honetan, sortzen den Errealitate Areagotu bakoitzari Aura deitzen diote. Bertan txertatzen dugun edozein irudi, objektu edota lekua Errealitate Handiagotuarekin ikusteko aukera izango dugu.


Aplikazioak aurkeztuta, aukeratutako bi aplikazioekin, sortutako Errealitate Areagotua erakutsiko dizuet. 

LayAr erabili dudanean, nire asko gustatzen zaidan abesti bat erabili izan dut; "Lau Teilatu" eta abeslarien eta abestiaren bideoa sartuz eraiki izan dut. Egindakoa ikus dezazuen, mugikorrera aplikazioa jeistea ezin izango duzue ahaztu. 



Aurasma aplikazioa erabiltzean, Euskal Herrian ospatzen den Azoka oso ezagunari egin diot erreferentzia; Durangoko Azokari. Horretarako, 2015an honi lotuta sortutako posterra txertatu dut eta honekin batera, azokaren inguruan hitz egiten duen bideo labur bat.
Aurreko aplikazioan aipatu dizuedan moduan, egindakoa ikusteko mugikorra aplikazioa jeitsi beharko duzue. 




Espero dut egindako lanaz gozatu izatea! Oso esperientzia bitxia izan da niretzat. Asko gustatu zait eta espero dut zuei ere gustatu izatea.

Bukatzeko aipatu nahiko nuke, Errealitate Areagotua indar handia hartzen hasi dela Gizarte eta Hezkuntza arloan. Nire ustez, etorkizun hurbilean erabilera handia izango duen metodoa dela. beraz, animatzen zaituzten frogak egiten hastera.


Ondo ibili eta hurrengora arte!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina