2016(e)ko azaroaren 1(a), asteartea

MOOC; MODULO 5: Nuevos escenarios de aprendizaje en la práctica

Kaixo danoi:


Gaur MOOC-aren azken modulua bete dut, bosgarrena, hain zuzen ere. 

Modulu honetan, ikastetxe ezberdinetan aurrera eramaten ari diren irakaste-ikaste digitalaren egoera berriak ezagutarazi nahi izan dira. Horrela, tabletak gelako baliabide didaktiko bezala erabiltzeari buruz irakasleen ikuspuntua ere azaleratu da. 

Beste moduluetan bezala, bideoen bitartez beharrezko materiala adierazi da. Gaurkoan, esperientziak dira, non ikastetxe ezberdinetan aurrera eramaten dituzten proiektuak azaltzen ziren. Adibidez: Sestaoko KUETO eskolan jarraitzen den proiektua, Zamudiko BIZKAIA eskolakoa, AVELLANEDA eskolakoa eta MARISTAK eskolak proposatzen duena. 
Orokorrean, oso interesgarriak izan dira esperientzia guztiak. Hala ere, azpimarratu nahiko nuke Avellanedako ikastetxekoek proposatzen dutena. Eskola honetako aurduradunen esperientzia entzutean, proiektu hauen atzetik izugarrizko lana dagoela nabaritu izan dut eta oso detaile ona eta zintzoa iruditu zait esan dutenean: "nosotros vamos siempre detrás del primero". Ikus daiteke, ez dutela inolako beldurrik onartzeko beste ikastetxeen atzetik doazela eta nola horrela izateak, haietzat onuragarria eta baliagarria dela.

Beno, moduluari berriro helduz, esan nahi nuke, azken modulu hau bete ahal izateko, amaierako atalean galdetegi bat egon dela. Galderak oso orokorrak dira eta ez dute lotura zuzenik izan bideoetan komentatzen diren esperientziekin. Hala ere, nahiko ondo egin dudala uste dut. Pena da ezin dudala zuekin konpartitu, dakizuenez plataforma beran egin beharrekoa delako. Dena den, betiko moduan, moduluaren bideon txertaketa egingo dut, nahi izatekotan ikus ditzazuen.
Benetan esaten dizuet, kontatzen diren esperientziak oso baliogarriak direla ikastetxe ezberdinek Hezkuntza eta Teknologia arloei buruzko ikuspegiak ezagutzeko. Gainera, zuen pentsatzeko erarekin bat dator daitezke. 

- KUETO Ikastetxea:



- BIZKAIA Ikastetxea:




- AVELLANEDA Ikastetxea:



- MARISTAK Ikastetxea:


Horrez gain, beste proiektu batzuen adibideak azaltzen duen bideoa adieraziko dizkizuet, oso bitxiak eta ezagutzekoak direlako: Proyecto Intergraba EFC, El sonido que habito eta Dedos.



Espero dut zuen gustukoak izatea!
Gaur mezu honekin agurtu nahi zaituzte: Informazioa jaso, ondo estutu eta interesatzen zaizuenarekin gelditu; nork daki etorkizunerako baliogarria izango den edo ez.

Beste batera arte!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina