2016(e)ko urria 3, astelehena

AURKEZPENA (4.maila)

ONGI ETORRI BERRIRO!


Hemen nago beste urte bat Teknologia alorrean gauza gehiago ikasteko asmoarekin. Aurten beste izen batekin aurkitzen didazue: Innovation Learning. Aldaketa honen arrazoi nagusia, Blogari izaera formalagoa ematea da eta horretarako, izena berriztea erabaki dut. Honekin batera, Blogaren diseinua poliki-poliki aldatzen joango naizela nabarituko duzue. Espero dut zuen gustukoa izatea!

Aurreko guztia azaldu ostean, berez aurten nire blogean aurkituko duzuena aurkeztu nahi dizuet. Hasteko, arlo digitalaren inguruan aztertzen eta topatzen dudan guztia zuekin partekatuko dut. Honekin batera, gelan lantzen ditugun gai, bideo zein dokumentu interesgarrienak igoko ditut, ikusi eta nahi izatekotan, eskuratu ditzazuen.


Horrez gain komentatu beharra dago, sarreretan txertatuko dudan informazioa, batzuetan euskaraz eta beste batzuetan gazteleraz aurkituko duzuela. Hala ere, nahiz eta horrela izan, espero dut arazo handirik ez suposatzea. 
Bukatzeko adierazi nahiko nuke, gogo handiekin hartzen dudala berriro Bloga eta espero dudala bai zuentzat zein niretzat baliagarria izatea arlo digitalaren inguruane ezagutza berriak eskuratzeko. Aldi berean, denok denongatik ikastea espero dut.

Besterik gabe... 

ONGI ETORRI INNOVATION LEARNING-ERA!

TEKNOLOGIAZ GOZATZEN HASTEKO MOMENTUA HELDU DA.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina