2016(e)ko urriaren 7(a), ostirala

CINTE 16 KONGRESUA

Egun on guztioi:

Aste honetan, CINTE16-ko kongresua izan dugu. Euskal Herriko Unibertsitateak Campus birtualaren bidez antolatutako kongresua, hain zuzen ere. Kongresu internazionala da eta  Teknologia berritzaileek Hezkuntza arloan duten eraginari buruz hitz egiten du. Hiru egunetan zehar aurrera eraman da: Urriaren 4tik 6ra. Guk, Unibertsitateko ikasle moduan joan gara, 4. mailako Berrikuntza minorra ikasten dauden ikasle moduan. Hala ere, gai honen inguruan interesa duen edonork joateko aukera izan du.




Kongresuko hitzaldi guztiak oso interesgarriak izan dira. Bertan, ikertzaile ezberdinek eta beste lekuetako irakasleek parte hartu dute haien esperientziak eta egindako ikerketak azalduz. Komentatu dituzten hainbat gauza ezagunak izan dira guretzat. Hala ere, beste zenbait gauza edota komentario nire arreta deitu dute. Esate baterako, Xabier Basogain, Bilboko Unibertsitateko Ingenieritza Eskolako irakasleak, egindako hitzaldia eta azaldu zuen Scratch programa. Errealitatearen inguruko ikuspuntu oso bitxiak adierazi ditu eta zenbait gauzen aurrean begiak zabaltzea eragin du.

Beste momenturen batean honelako kongresuren bat egotekotan, joatea animatzen zaituztet! Oso baliagarriak dira, gehien bat etorkizuneko irakasleentzat. Hezkuntzaren eta Teknologiaren inguruko beste ikuspegiak ezagutzeko aukera ematen du eta interesgarria da entzutea eta horretaz hausnartzea. Beraz, beste hurrengo batean animatu zaitezte!

Gaurko sarrerarekin bukatzeko, hurrengo bideotxoak uzten dizkizuet, bai gazteleraz zein euskaraz, CINTE16 Kongresua aurkezten ditzutenak:





 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina