2016(e)ko urria 18, asteartea

MOOC, MODULO 3: Una mirada desde el que aprende en la red


Egun on guztiei:

Gaur, MOOC-aren beste zatitxo bat ekartzen dizuet; 3. Modulua, hain zuzen ere.

Modulo honetan pertsonek nola ikasten dugun aztertuko dugu. Horretarako nola, zerekin eta norekin ikasten dugun ikusiko dugu, hau da Ikasteko Ingurune Pertsonalak edo PLE kontzeptuaren gainean aritu da. Ikusi ahal duzuenez, gaurko sarrera  aurreko sarrerarekin lotura du, PLE metodologiaz hitz egiten dutelako. 

3. modulu honetan bete behar izan dugun ariketa, galdetegi bat izan da, beraz zuekin ezin dut partekatu, plataforma beran osatu behar izan dudalako. Hala ere, kontatuko dizuet pixkatxo bat nolakoa izan den eta ondoren, galdetegia egiteko ikusi behar izan ditudan bideoak txertatuko ditut. 

Galdetegia 10 galdera izan ditu eta nahiko itxiak izan dira, bai galderak zein erantzunak. Galderen %70a atera behar zen modulua gainditzeko eta plataformak 2 aukera eskaini ditu, badaezpada.

Bideoei dagokionez, 5 bideo dira eta primeran azaltzen dute PLE kontzeptua. Txertatzea erabaki dut, aurreko sarrerako informazioa osatzeko baliagarriak izan ahal direlako eta aldi berean, zuen interesekoak ere bihurtu ahal direlako. 


BIDEOAK:

PLE-ren jatorria


PLE-ren deskribapena


PLE-ren abantailak eta desabantailak:




PLE eraikitzeko tresnak:

Irakasleen eta ikasleen rolak:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina